Zure familiaren afaria prestatzeko gomendioak
Nutrizioaren ikuspuntutik, umeen elikadurarako momenturik garrantzitsuenetako bat afaria da. Gainera, beraiekin prestatzeak eta familiarekin batera jateak, nutrizioaz aparteko baloreak zuzpertu ditzake. Zure familiari ondoen datorkion afariak prestatzeko zenbait gomendio aurkezten dizugu. Gure errezeta liburua, proposamen erraza eta osasungarrietaz betea, zure eskura ere jartzen dugu.