Nutrizioaren ikuspuntutik, umeen elikadurarako momenturik garrantzitsuenetako bat afaria da. Gainera, beraiekin prestatzeak eta familiarekin batera jateak, nutrizioaz aparteko baloreak zuzpertu ditzake. Zure familiari ondoen datorkion afariak prestatzeko zenbait gomendio aurkezten dizugu. Gure errezeta liburua, proposamen erraza eta osasungarrietaz betea, zure eskura ere jartzen dugu.
Publiko guztientzat pentsatuta
Afarirako zer prestatu egunero erabakitzea ez da batere erraza. Askotan sukaldean ibiltzeko astirik edo gogorik ez daukagulako, uste degu errezeta erreza eta egiteko azkarren bilduma bat familientzako laguntza ederra izan daitekeela. Batez ere nahi baldin badugu osasungarri, orekatua, eta jangelako menuekin konpentsatuta izatea.
Zure ikastetxeko menua
Horri honetan zure seme alabarentzat pertsonalizatutako menua begiratu daiteke, bai eguneroko dieta baldin bada, edota behar berezientzako dieta baldin bada ere. Zure ikastetxeko datuak kontsultatzeko erabiltzaile erregistratua izan behar da, eta zure izena eta pasahitza erabiliz sartu.
Zure kontsulta egin dezakezu: